XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), eta errepika penosoa isilarazteko ezin bestean, sabel hori, biguin, epel eta hezea azpihezurraren kontra hestutu beharrean ikusten naiz, haren horitasun biguina eta epeltasun heze nardagarria neure azalean sentitzera.

Ezin bestean. Gabeko laban beltz zorrotzak eta ukabil hertsiak.

Eta burdinezko bi barrote gurutzatuak: Bertikala, burua ezker aldeko matrail gainean etzanez gero, oheko bigarren barra parean egokitzen dena eta bestaldera bueltatuz gero laugarrenaren atzean izkutatzen dena.

Eta ni bezala geldirik eta etzana dagoen horizontala.

Ez da errez hemen beste era batetako historiarik imajinatzea.

Egia esan, eskerrak historiak imajinatzea ez den nire posibilitate edo eginkizun bakarra.

Edo eskerrak ez den inportanteenetakoa behintzat.

Edo hobeto esateko eskerrak ez den egiazko eginkizun bat, eginkizun bat ez bada behintzat.

Ez gaitezen engainatu.

Eginkizun bat, besterik ez, eta uste bezain ondo betetzen ez badut ere, edo espero nituen errentak ematen ez badizkit historiak kontatzeari eginkizun programa barnean bere lekua utzi behar zaio.

Osatzea beti ere gerorako utzi izan dudan eginkizun programan.